Oarsoarrak

Albisteak

Kuadrillategi Eguna izan zen larunbatean Oiartzunen

2019-06-03

Eguzkia lagun, hamarnaka gazte elkartu ziren larunbatean Oiartzungo kaleetan. Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek Kudrillategi Egunaz egin zuten pasa den larunbatean. Desafioak egitasmoaren finala, bazkaria, talentu showa eta DJ Bullen musika emanaldiaz gozatu zuten Oarsoaldeko gazteek.

Giro bikaina eta sari ugari

Oiartzungo herritarrek gustura hartu zituzten larunbatean Kuadrillategi Egunera joandako eskualdeko gazteak. Egun osoko egitarauaz gozatu ahal izan zuten Kuadrillategi egitasmoko kideek.

Gainera, gazteetako batzuek sari ederrak jaso zituzten:

KUADRILLATEGI egitasmoa

Kuadrillategi egitasmoak eskualdeko 12-16 urte arteko 400 gazte elkartzen ditu ostiraleroko saioetan eta horiez gain egiten dituzten ekintza berezietan, izan irteerak, topaketak, jolasak… Gazteen artean euskarazko hizkuntza ohiturak finkatzeko helburua du Kuadrillategik.

DESAFIOAK egitasmoa

Aurten egitasmo berezia antolatu dute, DESAFIOAK izenekoa, herrietako gazteen artean harremanak sustatzeko balioko luketen desafio dibertigarriak egitea alegia. Ikasturte osoan zehar garatu da eta halako herrik beste herri bat desafiatzen du ordubeteko proba bat jokatzeko. Herri guztien artean egiten dituzte probak, errebantxak edo dena delakoa.

Jardunaldi bakoitza baino astebete lehenago talde desafiatzaileek mezu bat helarazi diete talde desafiatuei. Mezu horiek edozein formatutan egin eta bidali ahal izan dituzte (Bideo labur bat, audio bat, idatzi bat…). Desafiatzeko modu originalenak ere saria izango du.

25-30 gaztek osatutako 8 taldek hartu dute parte lehian. Lezoko eta Errenteriako talde banak eta Pasaiako eta Oiartzungo hiruna taldek.

Ekainaren 1ean “Desafioak” saioetako final aurrekoak eta finalak jokatuko zituzten DBH-1ekoek Kuadrillategi egunean.

Hemen ikus ditzakezu Kuadrillategi Eguneko argazkiak.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak