2017-11-17
Oiartzunen euskaraz bizitzeko beste urrats bat emango dute, abenduaren 2tik 15era ahobizi eta belarriprestak haien txapak eramango dituzte soinean. Ahobizi, euskaraz hitz egiten dakitenak izango dira. Belarriprest, berriz, euskaraz ulertzen dutenak.
Erronka izango da euskaraz dakien pertsona batek eta ez dakien beste batek elkarrizketa bat izatea erdarara jo gabe. Txapak funzio hori izango du, euskaraz zeinek dakien eta nork ulertzen duen identifikatzea.
Izena eman daiteke eskuorrien bidez edota internetez egitasmoaren webgunean. Bestalde, izena eman ondoren txapa jasotzeko Fermiñeneko beheko solairuan (Turismo bulegoa) azaroaren 14, 15, 17, 23 eta 24ean mahai bat jarriko da 18:00tatik 20:00tara.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
AURTENGO MOTXIAN EBY BIDEO-ERRONKA LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK
LOTURAK