Oarsoarrak

Albisteak

Hizkuntzen kudeaketa enpresetan

2015-04-30

Enpresek hizkuntzak egoki kudeatu behar dituzte, bi arrazoi nagusirengatik:

  1. Negozioa bideratzeko abantaila nabarmena direlako
  2. Leku bakoitzeko eta are gehiago norbanako bakoitzarekiko hizkuntz ekologia errespetatzea errespetu seinale delako. Gogoratu bestela, Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzaileari gertatu zitzaiona eta nola erantzun zien Almeria futbol taldeko komunikazio arduradun Juanjo Morenok bertako hedabideetako kazetariei.

Garitanok ere kazetari bakoitzari bere hizkuntzan egiten dio.

Enpresa mundua ere ez da salbuespen. Hori dela eta, hizkuntzek, gure kasuan euskarak, negozio munduan duen garrantzia azpimarratzen duten hainbat erreferentzia emango ditugu:

 

Euskara ez da salbuespena. Azken Mapa Soziolinguistikoaren arabera, EAEn biztanleen %36,4 elebiduna da eta %19,3 elebidun hartzailea. Oarsoaldeko azken kale neurketen datuen arabera, Errenterian %11,7 euskaraz ari da, Pasaian %14,9, Lezon %35,8 eta Oiartzunen %52,9.

Euskaldunoi ere gure hizkuntzan hitz egin diezagutela gustatzen zaigu, horrek konfiantza ematen digu, errespetatuak sentitzen gara, gerturatze bat gertatzen da eta horrek sarri erosketa burutzen laguntzen du.

Horregatik Oarsoaldean enpresei zuzenduriko ekintza bereziak ere sostengatzen ditugu: OLA plana eta Lantokiko praktikak euskaraz.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak