Oarsoarrak

Albisteak

Herri bat hezkuntzatik eraikitzen jardunaldia

2021-06-17

Uztailaren 1ean Errenteriako Lekuona Kultur fabrikan burutuko den jardunaldia ezagutzera eman eta bertan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Herri bat hezkuntzatik eraikitzen jardunaldian, Euskal Herriko hezkuntza komunitateko eragile ezberdinak bildu nahi ditugu egun osoko jardunaldi batean. Bertan, Euskal Herriko hezkuntza herri hezitzaileen ikuspegitik zer nola ikusten dugun eta, hezkuntza ulertzeko modu honek herriko hezkuntza proiektu integralak garatzeko egin dezakeen ekarpena lantzea litzateke helburu nagusia.

Horretarako, ondoren ikus daitekeen egitaraua prestatu da:

9:30-10:00 Harrera

10:00-10:30 Euskal Herriko hezkuntzarentzat norabide bat. Hik Hasik 2017an plazaratu zuen hezkuntza proposamena eta (H)arian prozesuak emandakoen arteko gakoak azalduko dizkigu Nora Salbotxek

10:30-11:30 Errenterian azken urteetan hezkuntza komunitatearekin burutu duten lanketa ezagutzera eman eta balioan jarri nahiko genuke jardunaldi hauetan, gainontzeko herriei ere gaia lantzeko hel duleku batzuk eskaintzeko. Itziar Ostolaza Galdos

11:30-12:00 Atsedenaldia

12:00-13:00 Hezkunzaren eskumena deszentralitzako beharraren inguruan sakontzeko eta eredu posible bat ezagutzeko Kataluniako VIC herriko arduradunak gonbidatuko ditugu beraien prozesua azal dezaten. Elisabet Franquesa I Roc a eta Glòria Cunill Vilalta

13:00-13:30 Galderentzako tartea

13:30-15:30 Bazkaltzeko tartea

15:30-17:30 “Ertz ezberdinetatik eragin eta eraiki” mahaingurua Partehartzaileak: Arantza Urbe Irazusta (Hizkuntzaren ertzetik) Amaia Zubieta Garciandia (Segregazioen/aniztasunaren ertzetatik) Lander Juaristi Lasa (Herri hezitzailearen ertzetik) Aritz Bereziartua Arruabarrena (Aisialdi hezitzailearen ertzetik)

 

IZENA EMAN HEMEN


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak