2021-02-12
12-16 adin tartekoentzako lehiaketa da Motxian Eby eta aurten bideo motzak grabatu beharko dituzte Oarsoaldea eskualdeko gaztetxoek. Zirikatzaile ezagun batek astero bideoz grabatuz gainditu beharreko erronka bat jarriko die eskualdeko gazteei, denera, lau erronka. Aurreko urteetan bezalaxe, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du.
Gehienez bi minutuko iraupena izango duten bideoak egin eta bidali beharko dituzte gazteek. Erronkak otsailaren 17an eta 24an eta martxoaren 3an eta 10ean proposatuko dituzte www.motxianeby.eus web gunean. Honelako erronkak izango dira, adibide bat jartzearren: musika bat eman eta harentzako koreografia bat asmatzea edo sortzea.
Astero sarituko da bideorik onena; erronka bakoitzak irabazlea izango du beraz. Zirikatzaileak eta gaian aditu den batek erabakiko dituzte sarituak. Asteko erronkaren bideo irabazleak 125€ko saria izango du. Lau erronkak amaitzean, bideo guztien artean onena zein den erabakiko dute eskualdeko Kuadrillategiko gazteek eta 200€ko saria eramango du hark.
Bideoak bidaltzeko epeak honako hauek izango dira:
Lehenengo erronkari dagokiona: otsailak 22
Bigarren erronkari dagokiona: martxoak 1
Hirugarren erronkari dagokiona: martxoak 8
Laugarrenerronkari dagokiona: martxoak 15
Lanak www.motxianeby.eus webgunearen bidez bidali beharko dira.
Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta lehiaketari buruzko gainerako jakingarriak arestian aipatutako web gunean dituzue eskuragarri.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu eskualdeko DBHko ikasleak.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ARGINDARRA AURREZTEKO ETA FAKTURAK ULERTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
LOTURAK