Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Formakuntza saioak egin dituzte Don Boscon

2017-11-18

Egun hauetan Don Bosco formazio profesionaleko institutuan formakuntza saioak egin dituzte, Oarsoaldeako Garapen Agentziak antolatu duen ideia lehiaketari sarrera emateko. Saioak, lehiaketa bezala, oarsoaldeko goi-mailako zikloetako ikasleentzat zuzenduta egon dira eta bertan, euskarak arlo sozio-ekonomikoan duen garrantziaz eta enpresa-euskara binomioan norbanakoek izan dezaketen eraginaren inguruan hausnartu da. Mikel Urdangarin, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzako teknikaria, saio hauek gidatu dituen arduraduna izan da.

Goi-mailako zikloetako ikasleak bi edo hiru pertsonaz osatutako taldeetan aurkeztu daitezke lehiaketara. Beraien lana enpresa zehatz bat aukeratzea eta hilabete bateko epean eta 1.000 euroko aurrekontuarekin, enpresa horretan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea helburu duen proiektua sortzea da.

2018ko otsailaren 16ko 14:00ak baino lehen euskara@oarsoaldea.eus helbidera bidali beharko dituzte haien proposamenak. Datu pertsonalak, aldiz, 2018ko otsailaren 16ko 14:00ak baino lehen Don Boscoko idazkaritzan eman beharko dituzte.

Epaimahaiaren erabakia 2018ko apirilaren 13an jakinaraziko zaie irabazleari nahiz parte hartzaile guztiei, posta elektroniko bidez. Talde irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du.

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus