Oarsoarrak

Albisteak

Ezagutzera eman dira jatetxetako zozketako saridunak

2018-11-27

Oarsoaldeko jatetxeetan euskararen erabilera areagotzeko ekimenen artean, gustuko plateren izenak boletoetan idatzi eta jatetxeetako kutxatan sartu dituzte hilabete batez bezeroek.

Azaroaren 20an egin zen zozketa eta herri bakoitzeko 50€ko seina saridun atera ziren. Lezon, Maite Amiama Gaztelumendi (Kike), Gonzalo García (Kaialde), Andres Taran (Irurtzun), Jose Ramon Alfonso Berastegi (Ongi Etorri), Tania Otegui Legorburu  (Iriartenea) eta Alfredo Castelar Cano (Aiton Borda) izan dira sarituak; Oiartzunen, Aintzane Garaiar Zapirain (Tolare jatetxean), Mikel Gartzia Santamaria (Kabitxo tabernan), Unai Zabaleta Alberdi (Malkorra), David Rebollo (Kapeo), Imanol Olano (Esnoiz) eta Mari Jose Otermin (Arritxulo). Eta, azkenik, Pasaian, Roxali Egaña Salaberria (Dani taberna), Nerea Abancens (Kamio taberna), Ander Zerrandonea (Pari Berri taberna), Yolanda San Jose (Mimos taberna), Joseba Etxeberria (Maritxu jatetxea) eta Natali Ilsarbe (Ganbara jatetxea). Saritu horiek guztiez gain, eskualde mailan, Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordu goxoa ere zozkatu zen. Otordu horren irabazlea Ivan Loureiro Lopez izan da.

Sergio Ekiza, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, sariak eskuratu dituzten guztiak zoriondu nahi ditu eta jatetxeetan eta establezimendu guztietan euskaraz egiten jarraitzera animatu, euskara saltsan egon dadin.

Argazkiak


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak