2018-11-27
Oarsoaldeko jatetxeetan euskararen erabilera areagotzeko ekimenen artean, gustuko plateren izenak boletoetan idatzi eta jatetxeetako kutxatan sartu dituzte hilabete batez bezeroek.
Azaroaren 20an egin zen zozketa eta herri bakoitzeko 50€ko seina saridun atera ziren. Lezon, Maite Amiama Gaztelumendi (Kike), Gonzalo García (Kaialde), Andres Taran (Irurtzun), Jose Ramon Alfonso Berastegi (Ongi Etorri), Tania Otegui Legorburu (Iriartenea) eta Alfredo Castelar Cano (Aiton Borda) izan dira sarituak; Oiartzunen, Aintzane Garaiar Zapirain (Tolare jatetxean), Mikel Gartzia Santamaria (Kabitxo tabernan), Unai Zabaleta Alberdi (Malkorra), David Rebollo (Kapeo), Imanol Olano (Esnoiz) eta Mari Jose Otermin (Arritxulo). Eta, azkenik, Pasaian, Roxali Egaña Salaberria (Dani taberna), Nerea Abancens (Kamio taberna), Ander Zerrandonea (Pari Berri taberna), Yolanda San Jose (Mimos taberna), Joseba Etxeberria (Maritxu jatetxea) eta Natali Ilsarbe (Ganbara jatetxea). Saritu horiek guztiez gain, eskualde mailan, Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordu goxoa ere zozkatu zen. Otordu horren irabazlea Ivan Loureiro Lopez izan da.
Sergio Ekiza, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, sariak eskuratu dituzten guztiak zoriondu nahi ditu eta jatetxeetan eta establezimendu guztietan euskaraz egiten jarraitzera animatu, euskara saltsan egon dadin.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
AURTENGO MOTXIAN EBY BIDEO-ERRONKA LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK
LOTURAK