Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Euskarazko film hoberenari Mintzagun saria

2018-11-27

Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2013an, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua du ekimenak.

Epai-mahaia

Epai-mahaia eskualdeko euskaltegietako ikasleek osatzen dute.

Azaroaren 7an goizeko 10:00etan, film laburren emanaldi bateratua egin zen Errenteriako Errenteria Hiria (Niessen) Kulturguneko aretoan, eta azaroaren 14an, Trintxerpeko Alkateordetzako aretoan. Emanaldi horietan erabaki zuten euskaltegietako ikasleek euskarazko film labur onena zein den, eta beraz, Mintzagun saria nori emango zitzaion. “Atsolorra” izeneko film-laburra izan da aurten saritua.

Saria

Azaroaren 17an, Trintxerpeko Alkateordetzako aretoan egin zen festibalaren itxiera ekitaldian eman zioten saria irabazleari, Rubén Rosas zuzendariari.

Oarsoaldeko sei euskaltegietan filmaren egikaritzeari buruz datorren otsailean egingo diren saio-emanaldietan datza saria. Saio bakoitzarengatik 100€ eskuratuko ditu, 600€ guztira.

Saio edo emanaldi hauetan ikus-entzunezko arteari buruzko zertzeladak ere emango dizkie ikasleei zuzendari-ekoizle irabazleak.

Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak aipatu duenez, euskaraz ekoitzitako lanek ibilbide luzeagoa egin dezaten eta hartara ekoizpen gehiago izan dadin sustatzea da ekimen honen helburua.

Argazkiak

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus