Oarsoarrak

Albisteak

EUSKARAZKO ERROTULUAK ESKURAGARRI FINKA ADMINISTRATZAILEETAN Oarsoaldean, paper-kontuak euskaraz nahiago

2019-10-16

Aurten ere lanketa berezia egiten ari dira sektore jakin bat hautatuz, zerbitzu bulegoekin zehazki; hau da, aholkularitzekin, aseguru bulegoekin, finka administratzaileekin eta higiezinen bulegoekin  ari dira lanean eta, ekimenen artean, ezkaratzetan jarri ohi diren oharrekin egindako euskarazko errotulazioa kaleratu dute.

Ekimenean parte hartzen ari diren finka administratzaile bulegoak beren bezeroei euskarazko oharrak banatzen ari zaizkie uztailaz geroztik.

Herri bakoitzeko udal euskara zerbitzuan edo herritarren arretarako bulegoetan ere eskuragarri ditu errotuluak behar dituen edonork.

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, dei egiten die zerbitzu bulego guztiei euskarari zor zaion lekua eman diezaieten beren establezimenduetan. Horretarako udalek eskaintzen dituzten doako zerbitzuak baliatu ditzaketela gogorarazi du.

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak