Oarsoarrak

Albisteak

Euskaraz erosi dutenen artean sariak banatu dituzte

2016-11-17

Euskara Oarsoaldeko Komertziora planaren barruan, aurtengo Euskaraz dotoreago egitasmoan zozketak egin dira erosketak euskaraz egin dituzten oarsoarren artean.

Irailaren 21etik urriaren 21era erosketak euskaraz egindako pertsonen artean deskontu baleak banatu dira eta dagoeneko baditugu irabazle batzuen izenak: Maria Eugenia Guillan (Pasaia), Begoña Larruskain (Oiartzun) eta Ana Markinez (Lezo), besteak beste.

Sariak deskontu baleak izan dira eta bai dendari baita saridunak ere, oso pozik agertu dira egitasmoarekin. 162 deskontu bale banatu dira hilabetean.

Susana Olasagasti dendari pasaitarrak dioenez, “geroz eta jende gehiagok erabiltzen du euskara eta horrelako ekimenek motibatu egiten dute”. Erosleek hausnartzeaz gain, dendariengan ere eragina izan du kanpainak. Esaterako, Iban Perez Oiartzungo Intersport Extreme dendako langileak aipatu du euren hutsuneak ikusteko balio izan diela egitasmoak eta barne-dinamikan aldaketak egitera animatu direla.

Ikusi sarituen argazkiak. 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak