Oarsoarrak

Albisteak

"Euskararen Paparazziek" saria jaso dute

2018-05-03

Ostegunean banatu ziren Oiartzungo Kastro Berri kafetegian Euskararen Paparazziak lehiaketaren 2. edizioko sariak. Epaimahaiaren erabakiz, Alazne Etxeberria eta Irati Odriozolak jaso dute lehen saria eta bigarren saria, berriz, Pablo Rodriguezek.

400 eta 200 euroko txartelak irabazi dituzte Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko ekainaren 15era bitartean. 42 argazki- lan aurkeztu dira lehiaketara.

Aurtengo edizioan Oskar Zapirain, Gurutze Susperregi eta Ander Etxebeste argazkilariek osatu dute lehiaketaren epaimahaia eta originaltasuna eta argazkien kalitatea baloratu dute.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bigarren aldiz antolatu du Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzen jarraitzeko helburuarekin, jakinarazi du Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak. Horregatik, parte-hartzaileak Oarsoaldeko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera dizkiete.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete lehiaketan parte hartu duten argazki zale guztiei.

Hona hemen sari banaketaren argazkiak.

Ikusi hemen lehiaketan parte hartu duten argazki denak.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak