Oarsoarrak

Albisteak

Euskararen Eguna ospatzeko egitarau oparoa Oarsoaldean

2016-12-01

Abenduaren 3an, larunbatean, Euskararen Nazioarteko eguna da eta hau ospatzeko aukera ezberdin ugari antolatu dituzte oarsoaldeko talde eta eragile ezberdinek.

Oreretan, Euskararen Astea ospatzen ari dira aste osoan zehar eta amaiera larunbatean emango diote 19:30ean Lau Haizetara taldeak antolatutako Ekitaldi Nagusiarekin. Ikusi egitaraua.

Pasai Donibanen, abenduaren 2an, ostirala Irrien Lagunen Euskararen Taupadak ikuskizuna. 17:30etik aurrera Donibaneko pilotalekuan. Eta abenduaren 3an, larunbatean bertso bazkaria egongo da Bixi Bi elkartean, Alaia Martin eta Miren Artetxerekin. Bazkariak 15 euro balio du helduentzat, 10 euro gazteentzat eta 5 haurrentzat. (Txartelak: Itziar, Xabiker eta Berezin eros daitezke).

Lezon, berriz, ostiralean, 17:30ean hasita, kantu saioa egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Zazpi euskal kanta aukeratu dituzte. Ekitaldi irekia izango da eta bertan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Ikusi egitaraua.

Eta bukatzeko, Oiartzunen larunbat osoan zehar ospatuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna, goizean eta arratsaldean, Ttur-ttur eta Abaraxka ludotekak egindako egitarau anitzarekin. Ikusi egitaraua.

Nahiz eta Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izan, urteko 365 egunetan zehar erabiltzeko gonbitea luzatu zaie oarsoar guztiei!


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak