Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

"Euskara saltsan" spot-a

2018-06-13

Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, hogeita bat urte doaz lanean merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko. Egitamo honek Oarsoaldeko establezimenduetan euskarak ahozko eta idatzizko presentzia handiagoa izatea du helburu.

Urtero merkataritza sektore zehatz batekin lanketa berezi bat egiten da. Aurten, Oarsoaldeko jatetxeei zuzendutako ekimena izango da. “Euskara saltsan” kanpainiarekin 107 establezimenduk egin dute bat. Hilabete hauetan plateren hiztegia banatuko zaie eta urte osoan zehar menuak eta kartak euskaratuko zaizkie.

Udazkenean, urriaren 15etik azaroaren 15era, jatetxeetako bezeroek orritxo batzuk izango dituzte eskura jan duten plater baten izena bertan apuntatu eta izena eta telefonoa jarrita, bertan izango diren kutxatan sartzeko. Zozketaren aitzakiarekin kanpainako irudia eta leloa eramango duten boligrafoak banatuko zaizkie establezimenduei, bezeroen artean oparitzeko. Gero zozketa egingo da eta herri bakoitzean 50 €ko 6 sari emango dira. 50€ horiek orritxoa entregatu zuen jatetxean gastatu beharko ditu irabazleak. Eskualde mailan bi lagunentzako otordua zozkatuko da Zuberoa jatetxean.

 

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus