Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Euskaltegietako ikasleek euskal zinemagintza aztertuko dute

2020-02-14

“Hotzean garbitu” filmaren zuzendari Marta Teijeira euskal zinemagintzaz eta bere esperientzia propioaz mintzatuko zaie datozen egunetan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei, Mintzagun egitasmoko tailerretan. “Hotzean garbitu” film-laburrak IKUSKAren azken edizioko euskarazko film onenaren Mintzagun saria irabazi zuen.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat.  Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste. 

2020-2-11: Xenpelar AEK (Errenteria) Ordua: 20:00 - 22:00
2020-3-05: Intxixu AEK (Oiartzun) Ordua: 18:00 - 20:00
2020-3-17: Oroitzene AEK (Lezo) Ordua: 18:00 - 20:00
2020-3-25: Txirrita AEK (Pasai Antxo) Ordua: 19:00 - 21:00 

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus