Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Euskaltegietako ikasleek euskal zinemagintza aztertuko dute

2019-02-15

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

2019 urteko otsaileko egutegia:

Otsailak 18

  • Non: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
  • Ordua: 19:00 - 21:00

Otsailak 20

  • Non: Xenpelar AEK (Errenteria)
  • Ordua: 20:00 - 22:00

Otsailak 26

  • Non: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
  • Ordua: 17:00 - 19:00

Otsailak 27

  • Non: Oroitzene AEK (Lezo)
  • Ordua: 18:00 - 20:00

Otsailak 28

  • Non: Intxixu AEK (Oiartzun)
  • Ordua: 16:00 - 18:00

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Ekimenak

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus