Oarsoarrak

Albisteak

Euskaltegietako ikasleek coaching metodoa ezagutuko dute martxoan

2019-03-11

Coaching-a euskara ikasteko prozesuan nahiz eguneroko bizitzan zertan izan litekeen lagungarri eta coaching-aren onurez mintzatuko zaie Naroa Susperregi coach oiartzuarra datozen egunetan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei, Mintzagun egitasmoko tailerretan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

 

"Zer da coaching-a? Zertan lagun nazake?" izeneko tailerrak, Naroa Susperregi coach-aren eskutik.

 

Martxoak 12, asteartea:

Martxoak 13, asteazkena:

Martxoak 14, osteguna:

Martxoak 21, osteguna:

Martxoak 28, osteguna:

Martxoak 28, osteguna:


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak