2019-10-30
Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat.
Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean daude saio hauek. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.
Tailerrak honako euskaltegi hauetan eman ari dira; Oroitzene AEK (Lezo), Txirrita AEK (Pasai Antxo), Intxixu AEK (Oiartzun), Xenpelar AEK (Errenteria), PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia), EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia).
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
AURTENGO MOTXIAN EBY BIDEO-ERRONKA LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK
LOTURAK