Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Euskaltegiak unibertsoari begira

2017-10-23

Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garcia sanjuandarra “Unibertsora leihoa” izeneko astronomia tailerrak ematen ari da egunotan Oarsoaldeko euskaltegietan. Ikasturtero sei gai jorratzen dira Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan, gai hori beti euskaraz ageriko da, lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus