Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Euskaltegiak sexologiari buruzko tailerrak egiten ari dira

2018-06-01

Luis Elberdinen eskutik sexologiari buruzko tailerrak egin dituzte egunotan Oarsoaldeko euskaltegietan. Zehatzago esateko, Sexologia –Koitoa eta plazerra– izeneko tailerrak landu dira euskara ikasleekin.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean  antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean daude saio hauek. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus