Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Euskal kantak Oiartzunen

2017-12-11

Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen Torri Gukin ekimenak, Haziak egitasmoak, eta haur zein familiekin lan egiten duen Oiartzungo Abaraxka ludotekak, bigarrenez euskal abestien kantaldia prestatu dute.

Azaroak 30, osteguna, arratsaldean zehar egin zen kantaldia. Ekimen honek Oiartzungo euskararen asteari hasiera eman zion. Herriko kitar jole talde batekin batera, adin guztientzako abestiak abestu zituzten: Ala kinkirrinera, Araban bagare, Saltzen-saltzen, Agure zaharra… eta nola ez Kazkazuriren bertsoak.


 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus