Oarsoarrak

Albisteak

Eskola kiroleko 2017-2018 ikasturteko datuen aurkezpena

2017-10-26

Oarsoaldeko Eskola kirolaren 2017-18 ikasturteko lehen datuak aurkeztu dituzte gaur goizean Pasaiako udaletxean. 

Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) lau herrietako kirol zinegotziek – Lore Suarez (Pasaia), Irlentz Ortega (Lezo), Jon Txasko (Errenteria) eta Enekoitz Markos (Oiartzun) – aurkeztu dituzte daturik nabarmenenenak eta eskualde honetako eskola kirolaren filosofia, helburuak eta funtzionatzeko moduak azaldu dituzte egitura osoa profesionala duen eskualdea dela nabarmenduz.

Oarsoaldeko lau udalok 19 bat urte daramatzagu Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Kirol eta euskara teknikarien lan-mahai batek, eskola kiroleko koordinatzaileen bitartez, gidatzen du lan hau.

Eskola Kirolak handitzen jarraitzen du. Aurten ere eskualdeko eskola kirolak azken urteetako bilakaera paregabeari eusten dio, datuak ikusi besterik ez dago.

Datu honek eskola orduz kanpo haur eta gaztetxoek egiten dituzten jardueren artean nagusi bihurtzen du Eskola Kirola. Hortik, besteak beste, bere garrantzia.

Eskola kirolaren filosofia nagusia kirol aniztasuna da. 8-12 adin-tartean, kirol bat baino gehiago ezagutu eta lantzeko eskaintza onuragarria da neska-mutikoentzat. Hainbat kirol ezagutu eta gustukoenak hautatzeko aukera izan behar dute haurrek.

Bestalde, neska eta mutilen arteko berdintasuna bultzatzen ari gara nesken praktika fisikoa sustatuz eta kirol munduan bere lekua aldarrikatuz.

Kirol hezitzailea lortzeko bidean sakontzeko asmoak ditugu; elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta kirol legez jokatzen ikastea ezinbesteko balioak dira, gure ustez, kirolean. Horren harira, dei egiten dizuegu, orain arte bezala, jokaera eredugarria erakusten jarrai dezazuen guztiok, bai kantxatan, bai harmailatan.

Honi guztiari partidatara joateko auto partikularra alde batera uzteko eta bestelako garraio modu batzuk erabiltzeko egiten ari garen ahaleginak batu behar dizkiogu.

Beraz, Oarsoaldean garatzen ari garen eskola kirolaren eredua eta egitasmoa oso garrantzitsua dela deritzogu euskararen normalizaziorako eta pertsona gisa hazteko.

Oarsoaldeko lau herrietan, gainera, eskola kirolaren egitura, koordinatzaileengandik hasi eta entrenatzaileenganaino profesionalizatuta dago. Lan kontratua eta gutxieneko kirol prestakuntza bermatzen zaie entrenatzaileei.

Hori horrela izan dadin ikastetxeek eta udalek egin duten esfortzua nabarmendu eta balioetsi nahi dugu. Eskola kirolaren kalitate ona bermatzen laguntzen du honek eta aurretik aipatutako guztiak.

 

Ikusi aurkezpeneko bideoa:

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak