Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Eskola Kirola etxean ekimena Oarsoaldean

2020-04-01

Hala, Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragileek Eskola Kirola Etxean ekimena jarri dute abian. Segidan doazkizue ekimenaren nondik norakoak:

Ekimenaren helburu nagusia, familiei, etxe barruan mugitzeko eta jolasteko baliabideak eskaintzea da. Horretarako, hainbat jolas, ariketa eta erronka egitera animatzen dituzte.

Era horretara gainera, Eskola Kiroleko ohiko jarduerak aurrera ez badaramatzate ere, Oarsoaldeko eskola kiroleko egiturak martxan jarraitzen duela sentiarazi nahi diete ikasleei eta familiei. Era berean, sare sozialen bitarteko mugimendua sortzea ere azpi helburu dutela adierazi dute.

Funtzionamendua sinplea:

  • Eskola Kiroleko hezitzaileak hainbat erronka, jolas eta ekintza pentsatu, prestatu eta bideoan grabatzen ari dira. Bideo horiek bilduz, Oarsoaldeko Eskola Kirolaren antolatzaileek ekintza proposamen sorta eskainiko dute.
  • Martxoaren 23tik aurrera, egunero bideo bat bidaltzen ari dira. Bertan, zailtasun mailaren arabera, jolas bat edo bi, erronka bat edo bi proposatuko dituzte.
  • Nola bidaliko dira? Ikastetxe bakoitzeko eskola kiroleko koordinatzailearen laguntzaz, ikastetxe bakoitzeko komunikazio sarea erabiliko da (korreoa, sare sozialak, whatsapp taldeak…) guraso eta ikasleengana bideoa iristeko. Aldi berean, ikastetxe batzuetako Heziketa Fisikoko irakasleekin koordinazioan, jarduera osagarri modura ere bidaliko dira.
  • Behin bideoa jasotakoan,  erronka familian egitera animatuko dituzte. Baita jolasa grabatu eta beraien sare sozialetan igotzera ere. Kasu horretan #eskolakirolaetxean eta #oarsoaldeakoeskolakirola hashtag-a erabilitzera animatzen dituzte.

Honatx bideo baterako lotura: https://youtu.be/8apmXPpA0TM

 

 


 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus