2020-07-09
Eskualdeko eskola kiroleko entrenamenduetara eta, batez ere, asteburuetako partidetara egiten diren joan-etorriak ahalik eta modurik jasangarrienean egin daitezen lanean jarraitzen dute Oarsoaldeko Eskola Kiroleko eragile guztiek. Azken urte hauetan lan horrek fruituak eman dituen arren, lanean jarraitu beharra dago.
Hala, 2018-2019 ikasturtean, joan-etorri guztien %45 modu jasangarrian egitea lortu zen eta horrek aurtengo ikasturterako erronka berria ezarri die eskola kiroleko partaideei; kopuru hori gainditzea, alegia.
Eskola kirolean izena emanda dauden haurren kopurua ia 1.400ekoa dela jakinda, emaitza horren neurria esanguratsua dela ezin da ukatu. Beraz, horrek, helburua betetzeko bidean lan egiteko konpromisoak sendoa izaten jarraitu behar duela adierazten du.
Jasangarritasunarekin haurrek eta gurasoek izan duten konpromisoa saritzeko, ikasturte bukaeran egiten den jaialdian hainbat sari banatzen dituzte: Bizikletan joan-etorri gehien egin dituen ikasleari, bizikletan gehien mugitu den ikastetxeari, joan-etorri “berdeetan” (Oinez, bizikletan, garraio publikoan edo autoa elkar banatuz) gehien lekualdatu den ikastetxeari, eta, azkenik, saritxo bat eman ohi zaio, behin, bederen, bizikletan desplazatu den haurrari.
Oarsoaldea Garapen Agentziako presidente Jexux Leonetek adierazi duenez, mugikortasun jasangarria sustatzeko planak osasuntsu jarraitzen duen arren, lanean jarraitu beharra dago, inertzia berriak sortzeko eta Oarsoaldeko Eskola Kirolak ahalik eta jasangarriena izaten jarrai dezan.
Beraz, osasuntsuago senti zaitezte joan-etorri berdeen bidez, ea gure autoa aparkatuta uzteko gai garen!
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
AURTENGO MOTXIAN EBY BIDEO-ERRONKA LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK
LOTURAK