Oarsoarrak

Albisteak

Eskola Kirola eta mugikortasuna uztartzen

2020-07-09

Eskualdeko eskola kiroleko entrenamenduetara eta, batez ere, asteburuetako partidetara egiten diren joan-etorriak ahalik eta modurik jasangarrienean egin daitezen lanean jarraitzen dute Oarsoaldeko Eskola Kiroleko eragile guztiek. Azken urte hauetan lan horrek fruituak eman dituen arren, lanean jarraitu beharra dago.

Hala, 2018-2019 ikasturtean, joan-etorri guztien %45 modu jasangarrian egitea lortu zen eta horrek aurtengo ikasturterako erronka berria ezarri die eskola kiroleko partaideei; kopuru hori gainditzea, alegia. 

Eskola kirolean izena emanda dauden haurren kopurua ia 1.400ekoa dela jakinda, emaitza horren neurria esanguratsua dela ezin da ukatu. Beraz, horrek,  helburua betetzeko bidean lan egiteko konpromisoak sendoa izaten jarraitu behar duela adierazten du.

Jasangarritasunarekin haurrek eta gurasoek izan duten konpromisoa saritzeko, ikasturte bukaeran egiten den jaialdian hainbat sari banatzen dituzte: Bizikletan joan-etorri gehien egin dituen ikasleari, bizikletan gehien mugitu den ikastetxeari, joan-etorri “berdeetan” (Oinez, bizikletan, garraio publikoan edo autoa elkar banatuz) gehien lekualdatu den ikastetxeari, eta, azkenik, saritxo bat eman ohi zaio, behin, bederen, bizikletan desplazatu den haurrari.

Oarsoaldea Garapen Agentziako presidente Jexux Leonetek adierazi duenez, mugikortasun jasangarria sustatzeko planak osasuntsu jarraitzen duen arren, lanean jarraitu beharra dago, inertzia berriak sortzeko eta Oarsoaldeko Eskola Kirolak ahalik eta jasangarriena izaten jarrai dezan.

Beraz, osasuntsuago senti zaitezte joan-etorri berdeen bidez, ea gure autoa aparkatuta uzteko gai garen!


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldeko Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak