Oarsoarrak

Albisteak

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEAGATIK OTORDU GOXO-GOXOA

2020-09-08

2019. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu zuten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.

Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Esan bezala irailaren 2an egin zen zozketa eta hauek dira irabazle gertatu direnak:

Errenterian, Eneritz Urzelaieta Martin. Hortxe dugu argazkian Hizkuntza berdintasuneko teknikari Arantxa Etxezurietaren eskutik saria hartzen.  Errenteriako Xera Gastrotekan egingo du otordua.

Lezon, Izaro Susperregi Olaizola izan da sariduna. Hortxe ageri da argazkian Ion Pombar euskara zinegotziarekin batera. Oriotarra jatetxean dastatuko otordua.

Oiartzunen, Maria Isabel Artola Irastorza izan da irabazlea. Otordua Matteo jatetxean egingo du. 

Azkenik, Pasaian, Rebeca Castaño Becerril gertatu da saridun. Hortxe da argazkian euskara zinegotzi Loreto Osarekin batera. Otordua Pasai Antxoko Dani tabernan egingo du Rebecak.

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gaztelaniaz egiten dutenak. 

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak