Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

“ENPATIKONOMIA” enpresentzako jardunaldia izango da urriaren 18an Errenterian

2018-10-09

Urriaren 18an Enpatikonomia izeneko jardunaldia izango da Errenteriako Tknika Lanbide Heziketaren berrikuntza eta ikerkuntza zentroan.

Jardunaldi honetan enpresen erantzukizun soziala osatzen duten faktoreak eta gure eskualdean nahiz eskualdetik kanpora zabaltzen ari diren joerak eta lantzen ari diren planak ere ezagutuko ditugu. Besteak beste, jorratuko diren gaiak honako hauek izango dira:

* Nazio Batuen Batzar Orokorrak zehaztu zuen Agenda 2030 ezagutuko dugu, Garapen Iraunkorrerako 17 helburu dituena eta munduko herri guztiek 2030 urterako betetzeko konpromezua hartu dutena.

* Hizkuntzen kudeaketa egokiak betetzen duen papera aztertuko dute, adibide eta esperientzia konkretuen berri izango dute bertaratzen diren enpresetako ordezkariek.

* Engaiatu metodologia Errenteriako enpresa txiki eta merkataritza-establezimenduek ingurunea eraldatzeko duten ahalmena neurtzeko eta balioan jartzeko garatu da. Jardunaldian bertan lortutako emaitzak ezagutzera emango dira.

*…

Joera berritzaile hauek Oarsoaldeko gero eta enpresa gehiagoren agendan txertatzeak berebiziko garrantzia du bertako espazio sozio-ekonomikoa eguneratu eta indartzeko.

Pasa den urtean antolatu zen lehenengo aldiz jardunaldia Nola izan enpresa erakargarri XXI. Mendean? Erantzukizun soziala eta elkarlana izenburupean. 50 lagunek elkarlanean eta mahai-inguruetan gai desberdinak jorratzeko aukera izan zuten.

Jardunaldi hauen helburua, arduraz jokatzen duten enpresen ikusgarritasuna areagotzea eta haien arteko elkarlana sustatzea ere bada.

Jardunaldian parte hartzeko interesa dutenek, Oarsoaldea Garapen Agentziara deituz (943 494 129 Komunikazio Saila) edo emaila bidaliaz (komunikazioa@oarsoaldea.eus) eskuratu dezakete gonbita.

 

EGITARAUA:

09:45 - 10:00 HASIERA: Ongietorri kafea

10:00 - 10:10 AURKEZPENA: Hizlariak: Julen Mendoza (Errenteriako alkatea) eta Iñaki Mujika Aizpurua (Tknikako zuzendari exekutiboa)

10:10 - 10:50 HITZALDIA: Los Objetivos de Desarrollo Sostenible en la empresa, claves para avanzar.

Hizlaria: Arantza Acha de la Presa (UNESCO Etxearen zuzendaria)

10:50 - 11:30 HITZALDIA: Enpresa, erantzukizun soziala eta hizkuntzak.

Hizlaria: Karmelo Ayesta Sagarduy (Eratuz, Koop. Elk.)

11:30 - 11:50 SOLASALDIA HIZLARIEKIN

11:50 - 12:15 ATSEDENA.

12:15-12:55 HITZALDIA: Engaiatu metodologia Errenterian.

Hizlaria: Aitziber Salaberria Arregi (Elhuyar Fundazioko teknikaria)

12:55 - 13:35 HITZALDIA: Gipuzkoa, enpresak eta erantzukizun soziala.

Hizlaria: Garikoitz Agote Alberro (Gipuzkoako Foru Aldundiko Industria Sustapeneko zuzendaria)

13:35 - 13:55 SOLASALDIA HIZLARIEKIN

13:55 - 14:00 ITXIERA. Miguel Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren ordezkaria.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Sailak, Errenteriako Udalak, Lezoko Udalak, Oiartzungo Udalak eta Pasaiako Udalak antolatu dute jardunaldiaren bigarren edizio hau.

Jardunaldia, lan-munduko eragileak sentiberatzeko EUSKARAZ, S.A. ekimenaren barruan kokatua dago eta  Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, izena ematera animatu nahi ditu gai hauen inguruan interesa izan dezaketen enpresei.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago hemen: https://www.euskarazsa.eus/es/hasiera

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus