Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Ekainaren 3an izango da aurten Kuadrillategi Eguna

2018-05-28

Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek 2018ko Kuadrillategi Eguna egingo dute Pasai Donibanen datorren ekainaren 3an; eguraldi ona bada, Pasai Donibaneko alde zaharrean eta txarra bada, berriz, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.

Ekainaren 3ko Kuadrillategi Eguneko egitaraua lau herrietako hezitzaileek osatutako batzorde batek prestatu du eta goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00etara gauzatuko da. Segidan duzue behin-behineko egitaraua:

  • 11:00etan: pasaiatarrek harrera egingo diete Santiago plazan gainerako herrietako gazteei.

  • Segidan, Flashmob-a (Bideo bat sortu dute gazteek koreografia ikasteko) eta taldeak osatzeko dinamika bat egingo da.

  • 14:00ak arte Ginkana berezi bat egingo da Bizkaia auzotik Bonantzara

  • 14:00etatik 16:00etara: bazkaltzeko tartea.

  • 16:00etan: Ttek elektrotxarangaren emanaldia kaleetan barrena eta gero Santiago plazan geratuta, kioskotik

  • 18:00etan: agurra egingo diete pasaiatarrek gazte guztiei Santiago plazan.

Kuadrillategi egitasmoak eskualdeko 12-16 urte arteko 400 gazte elkartzen ditu ostiraleroko saioetan eta horiez gain egiten dituzten ekintza berezietan, izan irteerak, topaketak, jolasak,… Gazteen artean euskarazko hizkuntza ohiturak finkatzeko helburua du Kuadrillategik.

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus