Oarsoarrak

Albisteak

Egin argazkia euskarari eta saria irabazi

2018-03-13

“Euskara Oarsoaldeko Komertziora” egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da Euskararen Paparazziak, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko sortua. Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duen moduan, establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera, eta WhatsApp (688 741 909) edo e-posta bidez euskararenpaparazziak@gmail.com bidali beharko dituzte. Argazkiekin batera honako informazio hau ere adierazi beharko dute: izen-abizenak, argazkian azaltzen den establezimenduaren izena eta zein udalerritan dagoen. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki bidal ditzake. Irudiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 16a izango da.

Euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituen argazkia bidali duenak irabaziko du lehiaketa eta bigarren onenak ere saria izango du. Originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere baloratuko direla adierazi dute antolatzaileek.

Lehiaketaren irabazleak ekainaren 15era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela irabaziko du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak. Irabazleen izenak apirilaren 26ean emango dira ezagutzera.

Informazio gehiago nahi duenak oinarriak eskura ditu www.oarsoarrak.eus web gunean.

Animatu parte hartzera!


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak