Oarsoarrak

Albisteak

Bestelako harreman-eredu bat posible da

2017-05-05

Harreman-ereduen inguruan hausnartuko dugu III. HERRI HEZITZAILEA ESKOLA HERRITARRA jardunaldietan. Herri-mailan, talde-dinamiketan, eskola-giroan, edota familia-testuinguruetan bestelako harreman-eredu batzuk sustatzea da jardunaldion helburua, harreman osasuntsuak, indarkeria gabekoak, errespetuzkoak, horizontalak eta parekideak posible direlako. Harremanek berebiziko garrantzia dute gure bizitzan, gure egunerokoan, gure lanean, gure familian, gure lagun-artean... harreman-eredu osasuntsu batzuk eraikitzen baditugu zutabe sendoak izango ditugu. Jardunaldiotan hainbat gako ezagutuko ditugu:

- Haurra, eskubidedun pertsona handi hori.
- Haurrekiko errespetuzko harremanak.
- Harremantzeko eredu berriak.
- Bortizkeriarik gabeko harremanak
- Irakasle-ikasle harreman horizontalak
- Harreman parekideak
- Norbere buruarekin eta ondokoekin harreman osasuntsuak.
- Ongizatea, tratu ona eta demokrazia eskoletan
- Harremanak kulturaniztasunean.

Euskal Herriko eta kanpoko adituak izango ditugu harremanen inguruan hizlari. Herri-mailan, eskola-testuinguruan eta familian harreman-ereduak birpentsatzen ari diren hizlariak denak.

Izena emateko.

Ikusi egitaraua.

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak