Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Autodefentsa feminista eta maskulinitate eredu berriei buruzko tailerrak martxoan Oarsoaldeko euskaltegietan

2020-03-06

Euskaltegietan euskara ikasten ari diren emakumeek “Autodefentsa feministari buruzko tailerrak” izango dituzte martxoan Emagin elkartearen eskutik. Aldi berean, gizonezkoek “Maskulinitate eredu berriei buruzko tailerrak” hartuko dituzte Jokin Beristain adituaren gidaritzapean. Bi tailer horiek martxoaren 8aren harira antolatu dituzte Mintzagun tailerren egitarauan Oarsoaldeko euskaltegietan.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko euskaltegiekin batera antolatzen dituzten Mintzagun tailerren helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.

Autodefentsa feminista eta maskulinitate eredu berriei buruzko tailerren egutegia (2020):

Martxoak 10

Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 10:00 - 12:00
 

Martxoak 10

Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 15:00 - 17:00

Martxoak 16

Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 09:15 - 11:15


Martxoak 18

Errenteriako Udal Euskaltegia
Ordua: 09:30 - 11:30

Martxoak 18

Oroitzene AEK (Lezo)

Ordua: 18:00-20:00



 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus