Oarsoarrak

Albisteak

Astelehenean bukatzen da "Euskararen Paparazziak" lehiaketan parte hartzeko epea

2018-04-13

Martxoaren 16an hasi zen argazki lehiaketa bukatzear dago. Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzen duen argazki hoberenaren bila gabiltza. Bigarren onenak ere saria izango du. Horretarako parte-hartzaile bakoitzak, Oarsoaldeko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera beharko dizkie. Originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere baloratuko da.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bigarren aldiz antolatu du Euskararen paparazziak argazki lehiaketa. Lehenengo edizioko irabazlea Esther Boticario izan zen eta Txus Caballerok lortu zuen bigarren saria. Aurtengo irabazleen izenak apirilaren 26ean emango dira ezagutzera. Lehiaketaren irabazleak ekainaren 15era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela irabaziko du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak.

Argazkiak WhatsApp (688 741 909) edo e-posta bidez euskararenpaparazziak@gmail.com aurkeztu beharko dira. Irudiarekin batera, izen-abizenak, argazkian azaltzen den establezimenduaren izena eta zein udalerritan dagoean adierazi beharko da. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki bidali ditzake.

Informazio gehiago nahi duenak oinarriak eskura ditu hemen

Animatu parte hartzera!


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak