2021-12-09
Asmazank galdera-erantzunetan oinarritutako on-line lehiaketak egiteko sistema da eta modu presentzialean zein telematikoan jolasteko pentsatua dago. Kasu honetan, Oarsoaldeko herrietan modu presentzialean jolastuko da.
Oarsoaldeko gazteek eskualdeari buruzko galderak erantzun beharko dituzte eta baita gai orokorragoekin lotutako galderak ere. Adibidez, esalmoldeak, toponimoak, eskualdeko erreferenteak edota eskualdean egiten diren ekintzen inguruko galderak aurkituko dituzte gazteek lehiaketan.
Lehiaketa eta jolasa sustatzeko, galdera gehien asmatzen dituzten taldeek sari berezi bat edukiko dute. Amaieran, lehiaketak hiruko podiuma egiten du, puntu gehien lortu dituzten taldeekin.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
Egin argazkia euskarari eta saria irabazi
Eskatu eta eskaini kirol jarduerak euskaraz
Aurtengo Kuadrillategi Eguna maiatzaren 7an izango da Pasai Antxon
LOTURAK