2018-05-11
Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek bigarren urtez jarraian antzerki tailerrak egin dituzte. Ikasitako euskarari hauspoa ematea izan dute helburu. Euskara ikasteko modu dinamikoago bat praktikan jarriz.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau herrietako antzerki taldeek sustatu dute ekimena. Pasaiako Badia Eskolak koordinatu ditu taldeak, baina herri bakoitzean tokiko antzerki taldeak eman ditu eskolak; Errenterian Antzerki Labeatik, Arkaitz Gartziandiak; Lezon, Badia Eskolako Ainhoa Mariezkurrenak; Oiartzunen, Oiartzungo Antzerkizaleak-eko Lur Kortak eta Pasaian, Badia Eskolako Iñigo Ortegak.
Erabilerarako jauzi sendoa egiteko eta antzerkiaren bidez beste hainbat trebetasun lantzeko aukera izan dute euskaltegietako ikasleek; jolasa, motrizitatea, ahotsa, auto- konfiantza eta abar jorratu dituzte ariketa erraz eta dibertigarrien bitartez.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ARGINDARRA AURREZTEKO ETA FAKTURAK ULERTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
BANATU DITUZTE EUSKARAREN PAPARAZZIEN SARIAK
OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK
LOTURAK