Oarsoarrak

Albisteak

AISA, herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak Oarsoaldean

2019-01-22

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Oarsoaldeara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Euskarazko lehen hurbilpena egin nahi da ekimen honekin. Eta modu honetan euskaltegietako hurrengo urratsak emateko bultzada erraztu. Ikastaroa laburra izango da, 60 ordukoa. Otsailaren 25ean hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da eta asteko lau orduko erritmoan. Astean bi orduko bi saio jasotzeko aukera izango da, edota larunbat goizetan lau orduko saioa egitekoa. Eskolak eskualdeko udal euskaltegietan eta AEKren euskaltegietan emango dira (Errenteriako Xenpelar AEK, Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK eta Pasaiako Txirrita AEK), baina lekua aldatzeko aukera ere izango da, hala nahi bada.

Izen-ematea

Otsailaren 15era arte izango da aukera (azkena barne). Horretarako nork bere herriko Udalaren euskara zerbitzura joan beharko du:

Matrikularen prezioa 5 eurokoa izango da eta matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetzeko gomendatu dute antolatzaileek. Gainera, ikasturte amaieran, ikasturtearen “aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek” ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dutela jakinarazi dute.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak