Oarsoarrak

Albisteak

AISA, herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak Oarsoaldean

2018-01-24

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Oarsoaldeara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Euskarazko lehen hurbilpena egin nahi da ekimen honekin. Eta modu honetan euskaltegietako hurrengo urratsak emateko bultzada erraztu. Ikastaroa laburra izango da, 60 ordukoa. Otsailaren 26an hasi eta ekainaren 22an bukatuko da eta astero lau ordu emango dira. Astean bi orduko bi saio jasotzeko aukera egongo da, edota larunbat goizetan lau orduko saioa egitekoa. Eskolak eskualdeko udal euskaltegietan eta AEKren euskaltegietan emango dira, baina lekua aldatzeko aukera ere egongo da, hala nahi bada.

Izen ematea

Izena emateko aukera astelehenean ireki zen eta otsailaren 19ra arte egongo da aukera. Horretarako nork bere herriko Udalaren euskara zerbitzura joan beharko du:

Matrikularen prezioa 5 eurokoa izango da. Eta matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetzeko gomendatu dute antolatzaileek. Gainera, ikasturte amaieran, ikasturtearen “aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek” ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dutela jakinarazi dute.

 

ES-FR eskuorria

AR-EN eskuorria

AR-EN-ES-FR eskuorria


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak