Oarsoarrak

Albisteak

Aisa: herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak Oarsoaldean

2017-01-31

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean.

Norentzat:

Errenteriara, Lezora, Oiartzuna eta Pasaiara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrentzat.

Helburua:

Euskal Herrira, zehatzago, Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek euskararanzko lehen hurbilpena egitea. Gerora, euskaltegien ohiko eskaintzetara urratsa egiteko moduko lehen oinarri eta bultzada izatea.

Eskolak non emango dira:

Errenteriako eta Pasaiako Udal Euskaltegietan eta lau herrietako AEKren euskaltegietan (Errenteriako Xenpelar AEK, Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK eta Pasaiako Txirrita AEK).

Euskaltegi horietako irakasleek emango dituzte eskolak baina horrek ez du nahitaez eskolak euskaltegietan emango direnik esan nahi. Eskolak emateko lekua moldatu ahal izango da, beraz, ikasleek nahi luketen beste egoitzaren batera ere.

Ikastaroaren iraupena:

Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta eskolak martxoaren 1etik ekainaren 30era bitartean emango dira, asteko lau orduko erritmoan.

Ikastaroaren modulazioak eta ordutegia ikasleek aukeratu/erabakiko dute, ahal dela, izena emateko orduan edota, bestela, taldekatzeko deia egiten zaienean. Asteko egunak aukeran izango dituzte, asteko bi orduko bi saio egiteko, baita, nahi izatera, larunbat goizetan lau orduko saioa egiteko aukera ere.

Matrikulatzeko epea eta modua:

Epe-muga otsailaren 21 arte. Nork bere herriko udalaren euskara zerbitzura deitu edo joan beharko du.

o Errenteriako Euskara Zerbitzua 943 449 613 (Herriko enparantza z/g)
o Lezoko Euskara Zerbitzua 943 513 476 (Donibane kalea 2)
o Oiartzungo Euskara Zerbitzua 943 493 842 (Fermiñene etxea. Aialde, 3)
o Pasaiako Euskara Zerbitzua 943 004 330 (Euskadi etorbidea 61)

Matrikularen prezioa:

Matrikularen prezioa 5 €koa izango da. Matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetu.

Ikasturte amaieran, ikasturtearen aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dute.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak