
Euskararekin deskontuak Oarsoaldeko zerbitzu-bulegoetan
2019-11-18“Paper-kontuak, euskaraz nahiago!” programan parte hartzen ari diren establezimenduetan deskontu baleak zozkatuko dituzte.
“Paper-kontuak, euskaraz nahiago!” programan parte hartzen ari diren establezimenduetan deskontu baleak zozkatuko dituzte.
2010az geroztik Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eman ohi duen Oarsoarrak Euskararen Saria Nere Mujika euskaltzale eta ekintzaile errenteriarrari eta Errenteria, Lezo, Donibane, Antxo eta San Pedroko kantu jirei emango diete aurten.
Gipuzkoako DYAk larrialdi baten aurrean nola jokatu behar duten azalduko die Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan Mintzagun egitasmoko tailerretan.
Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek 2019ko Kuadrillategi Eguna egingo dute Lezon datorren azaroaren 17an; eguraldi ona bada, Karlos Saldise plazan eta, txarra bada, berriz, Lezo Herri Eskolaren estalpean.
Izen-ematea: urtarrilaren 22ra arte zabalik
Go!azen telesaileko Miren Arrietak, KUXKUXEROAK egitasmoaren Oarsoaldeko lehenengo saioa eskaini du Lezon.
Edurne Agirre okina ogia etxean egiten erakusten ari zaie Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei egunotan. Izan ere, “Ogia etxean egiten ikasteko tailerrak“ emango dituzte urriaren amaiera bitartean Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
Oarsoaldeko Eskola kirolaren 2019-20 ikasturteko lehen datuak aurkeztu dituzte gaur goizean Oiartzunen Oarsoaldeko kirol zinegotziek – Eneritz Arbelaitz (Oiartzun), Irlentz Ortega (Lezo), eta Maite Gartzia (Errenteria) –. Daturik nabarmenenak eta eskualde honetako eskola kirolaren filosofia, helburuak eta funtzionatzeko moduak azaldu dituzte egitura osoa profesionala duen eskualdea dela nabarmenduz.
Urte mordoxka dira, 22 zehazki, Oarsoaldea eskualdeko lau udalak, Euskara Batzordearen bidez, euskararen presentzia handitzeko elkarlanean ari direla.
Urriaren 1ean zabalduko da izena emateko epea. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu bi herrietan AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Lezora eta Oiartzunera munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.