Oarsoarrak

Albisteak

2017-2018 ikasturteko euskaltegietako matrikulazio epea ireki da

2017-09-01

Gaur eguerdiko 12:00etan Oiartzungo Done Eztebe Plazan, 2017-2018 ikasturteko euskaltegietako matrikulazio kanpaina aurkeztu da. Bertan Ioritz Aizpuru Oiartzungo zinegotzia; Garazi Lopez de Etxezarreta, Errenteriako zinegotzia; Jesus Maria Martiarena, Lezoko alkatea; Borja Arbelaitz, Oarsoaldeko AEKren zuzendaria; Ane Amondarain, Errenteriako Udal Euskaltegiaren zuzendaria; eta Gema Amundarain, Pasaiako Udal Euskaltegiaren zuzendaria egon dira.

Ioritz Aizpuruk eman dio hasiera aurkezpenari, dei eginez herritar guztioi euskara ikastera. Horretarako, gaurtik aurrera eskualdeko sei euskaltegietan izena emateko aukera dago hilaren 27ra arte.

Borja Arbelaitz, eskualdeko AEKren zuzendariak, egin TTAK, euskaraTIK leloaren jatorria azaldu du, Kennedyren esaldi bat aipatuz: “ez galdetu zer egin dezakeen zeure herriak zugatik; galdetu zeure buruari zer egin zenezakeen zuk zuere herriagatik. Gu gara gure herriari onura eman behar dioguna eta ez alderantziz, orain arte bezala” aipatu du zuzendariak. Gainera kanpainiari bultzada eta oihartzuna emateko, lelo eta irudiarekin oihalezko 1.000 poltsa dotore banatuko dira hilabete osoan zehar euskaltegietan. Horrez gain, udalen diru laguntzen berri ematen duten esku orriak banatuko dira eskualdeko etxe guztietako postontzietan.

Aurkezpenari amaiera emateko, Ane Amondarainek gonbidapen ireki bat egin du interesaturik dauden pertsona guztiei irailaren 16an oarsoaldeko sei euskaltegiek antolatu duten ate irekietara hurbiltzeko. Euskaltegiak lehen pertsonan ezagutzeko, irakasleen eskutik. 

Ikusi aurkezpen ekitaldiko bideoa:


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak