Oarsoarrak

Albisteak

11 ikastetxe 11 tontor ekimena

2020-11-18

Oarsoaldeko Eskola Kiroleko web orrian, zure ikastetxearen atalean, hainbat mendi tontor igotzeko proposamena ikusgai duzu. Tontor guztietara iritsi zarela frogatzeko aukera izan dezagun, zuk ateratako argazkia ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearen helbide elektronikora bidali behar duzu.

·       Argazki horretan agertu behar duena derrigorrez: zein tontor den adierazten duen plaka edo paisaia.

·       Argazkian ager daitekeena: Zu edota zure familia Eskola Kiroleko arroparekin,  ikastetxeko kamiseta soilik, mapan nabegazio marka, eguna eta ordua ziurtatuko duen telefono edo ordulari irudia…

11 tontorretatik 6 betetzen dituenak, “11 ikastetxe 11 tontor” egitasmoaren kamiseta berezia jasoko du.  11/11 egin dituenak opari berezia izango du. Urtarrilak 10erarte daukazu  11 tontorrak zureganatzeko epea!

Lotu botak eta goazen mendira!

 

 

TONTORRAK

1.     Urdaburu

2.     Igorin

3.     Txoritokieta

4.     Tximistarri

5.     Elorrieta

6.     Urkabe-Arkale

7.     San Markos

8.     Aldura

9.     Arrokaundieta-Mitxintxola

10.  Mendiola

11.  Erroilbide-Txurrumurru

PASAIARENTZAKO AUKERAK (Oiartzunekin ez baita mugakide):

Ulia (234m)

OIARTZUNENTZAKO AUKERAK (Pasaiarekin ez baita mugakide):

San Martzial (249m)

Erlaitz (497m)

Pagoagalarre(339m)

Zalantzak badituzu edo edozein argibide beharko bazenitu: eskolakirola@oarsoaldea.eus

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak