Oarsoarrak

Noticias

MotxianEby lehiaketa hastear da

05-10-2016

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeako Udal Euskara Zerbitzuak modu bateratuan antolatu dute aurten ere MotxianEby 2016 sketx lehiaketa eta bertan, DBH1, 2, 3 edo 4ko ikasleek har dezakete parte.

Lehiaketako gaia librea da eta talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ere ez du mugarik izango. Aurkeztutako lanek gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan beharko dute (50″-70″) eta teknika desberdinak erabiliz sortu daitezke lanak, hala nola; Stop Motion, Meme teknikak eta bideoa.

Sketxak edozein dispositibo erabiliz grabatu daitezke eta derrigorrez euskaraz mintzatutako audioa izan beharko dute, bai bertan azaltzen diren abestien letrak edo hitzez edo idatziz azaltzen den guztia.

Lanak aurkezteko epea urriaren 10etik azaroaren 18ra izango da eta epaimahaiak kontuan hartuko ditu umorea, letra originala den, karakterizazioa eta ikus-entzunezkoaren aspektu teknikoak.

Lehiaketan parte hartuz gero, honako sariak eskuratu ahal izango dira:

 

Esketxak Whatsapp bidez (608 170 384) edo e-postaz (kaixo@motxianeby.eus) bidal daitezke.

Informazio guztia hemen.

Ausartu parodia egile bihurtzen!


atrás

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Aviso legal | Accesibilidad | Contacto
Desarrollado por iametza interaktiboa

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak