Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Inicio  »  Iniciativas  »  Modelo D (jóvenes)

Modelo D (jóvenes)

Batxilergoa egin eta Lanbide Heziketara igarotzea oso erabaki garrantzitsua eta neketsua izaten da. Denbora hartu eta hausnartu beharra dago.

Erabakia zein, halakoa izango da zure lan-etorkizuna. Zalantzan bazaude, adi-adi irakurri:

D eredua, aukerarik onena

Zergatik hautatu beharko nuke D eredua?

  • Euskaraz aritzeko gaitasuna garatzen jarraitzeko.
  • Orain arte ikasitakoa sendotzeko.
  • Euskarak gero eta toki gehiago du enpresetan eta gizartean, aukera gehiago izango dituzu lan-munduari begira eta gizarte harremanei begira.
  • Euskarak gero eta toki gehiago du gazteen munduan, gazte kulturan, gazteen aisialdian, harremanetan, musika, hedabideak, internet…
  • Euskarak gero eta toki gehiago du lagunartean eta bizitzan.
  • Euskara ongi jakitea erabakigarria izan daiteke etorkizunean, ate guztiak irekita izateko, ez batzuk bakarrik.
  • Zer gertatuko da hemendik urte batzuetara lana bilatzen hasten zarenean eta gainontzekoek baino abantaila gutxiago izatean euskara ez menderatzeagatik?

Oarsoaldean ikasketak euskaraz eskaintzen dizkizuten ikastetxeak:

  • Oiartzo Batxilergo Ikastola
  • Pasaia-Lezo Lizeoa
  • Koldo Mitxelena Institutua
  • GMLHBI Don Bosco ikastetxeetan

Anima zaitez, abantailak besterik ez dituzu izango ta!

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

Público objetivo

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus